Mostrando entradas con la etiqueta umeak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta umeak. Mostrar todas las entradas

jueves, 26 de noviembre de 2015

Gaurko sarrera honetan euskal dantza batzuen ABESTIAK eta horien partiturak igoko dizkizuet. Hauek musika klaseetan lantzeko erabilgarriak izan daitezke. Alde batetik, abestiak agertzen dira haurrek kantatzeko, eta bestetik, partiturak agertzen dira musika tresna desberdinekin jo daitezkeenak, esaterako, silifonoa edo txirula hirugarren zikloan.




Hona hemen horietako hiru abesti:


ZAZPI JAUZIAK (txori txikia)

Txori txikia negarrez ari da
txio txioka amari deika (BIS)
Goizean goiz kabitik ihes egin du
iluntzean basoan galdu zaigu




ZAPATAIN DANTZA

Zapa zapa zapatalari
ene Joxe Mari
zapatak konpontzen ari da
kolpeka kantari.
Joxe Mari zapatalari
kantari alaia,
esku batean mailua du
bestean porroia.
Kolpe, kolpe, kolpeka
josi eta josi
josi eta josi.
Kolpe, kolpe, kolpeka
josi eta josirik zapatak.
Haria hartu argizaria
orratzan zatz!
korapilo bat, korapilo bat!



BUHAMEAK 

Buhamiek badakie trinku trankun egiten
Oiloño bat ebats eta altzo pean gordatzen

Ai urdea ai urdea
Urde urde handia
Ai urdea ai urdea
Urde buhame handia

Buhameak erosi du lau sosetan ogia
Lagunari saldu dio bost sosetan erdia

Ai urdea ai urdea
Urde urde handia
Ai urdea ai urdea
Urde buhame handia

                                     




miércoles, 11 de noviembre de 2015


Gaur BIGARREN ZIKLOAN egiteko bi dantza berri dakartzat, lehenengoak buhameak izena dauka eta bigarrenak San petrike.

BUHAMEAK

Iparraldeko dantza da. Oinarri bezala jauzietako pausoak ditu eta gero jolasteko aukera ematen duen dantza da.
 Hau ere korroan dantzatzen da, bideoan dantza zelakoa den ikusteko aukera izango duzu.



SAN PETRIKE


Joko klasiko antzekoa da, bertan mugimenduak edo dantza moldeak errepikatuz doazen einean berriak gehitzen zaizkio, azkenean mugimendu guztiak elkartzean amaitzen delarik.
Koreografia bitan banatzen da: lehenbiziko zatia dantzatua da, aldiz bigarrena gorputzaren atal ezberdinekin lurzorua ukitzen den jolas modukoa da (oinak, hatzak, belaunak, ukalondoak, belarriak, ipurdia...), azkenean dantza itzulipurdi batez bukatzen delarik


jueves, 29 de octubre de 2015



Hasteko, sarreran aipatu dudan moduan, psikomotrizitatea lantzeko zenbait dantza aurkeztuko dizkizuet.
Gaur, hasteko lehenengo zikloko bi dantza erraz eta tipiko dakartzat. 

Hona hemen lehenengo dantza, gehienok ezagutzen dugun umeentzako dantza erreza eta dibertigarria, hain zuzen:

ESKU DANTZA

  • Baztango irri-dantza bat da.
  • Binaka eta aurrez-aurre jarritako esku-jolas dantza bat da.
  • Musika lasai hasten da eta pixkanaka azkartzen doa.




Gaurko bigarren dantza hau da:

 TXULALAI

Borobilean elkarri helduta egiten da dantza hau, neska-mutil, neska-mutil...
Dantza honen koreografia honako hau da:


  • Kalejiran eskubi aldera.
  • Kalejiran ezker aldera.
  • Eskubiko hanka gora, baita bi besoak ere.
  • Ondoren ezkerreko hanka atzera eta besoak behera.
  • Neskak eskubi aldera eta mutilak ezkerrera hasiko dira ipurdiaz elkarri jotzen (16 ipurdiko).

martes, 20 de octubre de 2015

Sarrera

Kaixo lagun!

Blog honen bidez, Euskal dantzari buruz zer edo zer ikasteko aukera izango duzu. Euskal dantzak Euskal kulturaren zati dira, eta hortaz, baliogarria izango da horren inguruan zerbait barnera dezazun.

Gainera, Umeek psikomotrizitatea lantzea garrantzitsua da eskolan, eta horretarako euskal dantzak horretan lagun dezakete. Euskal dantzak eskolan gorputz hezkuntza iragaskaian landu daitezke. 

Beraz, blog honetan,  zikloka banatuta  gorputz hezkuntzan egin daitezkeen dantza tipikoenak aurkitzeko aukera izango duzu.


Amaitzeko, euskal dantzak musika irakasgaiarekin ere lotuko ditugu. Hortaz, blog honetan abestiak eta horiek lantzeko ekintzak ere izango dituzu eskuragai.

Espero dut zure gustokoa izatea!