Mostrando entradas con la etiqueta kultura. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta kultura. Mostrar todas las entradas

lunes, 7 de diciembre de 2015

Euskal dantzak psikomotrizitatea lantzeko eta musika lantzeko balio duten arren, Euskal Herriko ondare kulturalaren zati dira, hauek, kultura eta folklorearen osagai garrantzitsuak izanik. Herri, eskualde edo lurralde batetik bestera dantzak aldatu egiten dira, baita esanahia eta dantza egiteko modua ere (jantziak, partaideak...). Dantza batzuk oso zaharrak dira, ia betidanik egin dira Euskal Herrian, baina badaude antzinako dantzen bertsio eraberrituak ere.
Hauek gure kulturaren zati direnez, ondo dago gure haurrek horien inguruan zerbait bereganatzea.

Hona hemen Euskal dantzen inguruko informazioa eta hitza pasa jolasa 3. zikloko umeekin lantzeko erabilgarria izan daitekeena.






martes, 1 de diciembre de 2015

Euskal dantzen inguruko albisteak



Hona hemen Euskal dantzen inguruko albiste guztiak agertarazten dituen web orrialdea. Hemen, azkenengo dantza ekitaldi, gertakizun, dantza taldeen berriak... ikusteko aukera izango duzue. Hortaz dantza emanaldien berri izanda horiek ikusteko aukera izango duzue, bai gazte eta helduok ere.



jueves, 29 de octubre de 2015



Hasteko, sarreran aipatu dudan moduan, psikomotrizitatea lantzeko zenbait dantza aurkeztuko dizkizuet.
Gaur, hasteko lehenengo zikloko bi dantza erraz eta tipiko dakartzat. 

Hona hemen lehenengo dantza, gehienok ezagutzen dugun umeentzako dantza erreza eta dibertigarria, hain zuzen:

ESKU DANTZA

  • Baztango irri-dantza bat da.
  • Binaka eta aurrez-aurre jarritako esku-jolas dantza bat da.
  • Musika lasai hasten da eta pixkanaka azkartzen doa.




Gaurko bigarren dantza hau da:

 TXULALAI

Borobilean elkarri helduta egiten da dantza hau, neska-mutil, neska-mutil...
Dantza honen koreografia honako hau da:


  • Kalejiran eskubi aldera.
  • Kalejiran ezker aldera.
  • Eskubiko hanka gora, baita bi besoak ere.
  • Ondoren ezkerreko hanka atzera eta besoak behera.
  • Neskak eskubi aldera eta mutilak ezkerrera hasiko dira ipurdiaz elkarri jotzen (16 ipurdiko).

martes, 20 de octubre de 2015

Sarrera

Kaixo lagun!

Blog honen bidez, Euskal dantzari buruz zer edo zer ikasteko aukera izango duzu. Euskal dantzak Euskal kulturaren zati dira, eta hortaz, baliogarria izango da horren inguruan zerbait barnera dezazun.

Gainera, Umeek psikomotrizitatea lantzea garrantzitsua da eskolan, eta horretarako euskal dantzak horretan lagun dezakete. Euskal dantzak eskolan gorputz hezkuntza iragaskaian landu daitezke. 

Beraz, blog honetan,  zikloka banatuta  gorputz hezkuntzan egin daitezkeen dantza tipikoenak aurkitzeko aukera izango duzu.


Amaitzeko, euskal dantzak musika irakasgaiarekin ere lotuko ditugu. Hortaz, blog honetan abestiak eta horiek lantzeko ekintzak ere izango dituzu eskuragai.

Espero dut zure gustokoa izatea!