Mostrando entradas con la etiqueta 1 zikloa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta 1 zikloa. Mostrar todas las entradas

jueves, 26 de noviembre de 2015

Gaurko sarrera honetan euskal dantza batzuen ABESTIAK eta horien partiturak igoko dizkizuet. Hauek musika klaseetan lantzeko erabilgarriak izan daitezke. Alde batetik, abestiak agertzen dira haurrek kantatzeko, eta bestetik, partiturak agertzen dira musika tresna desberdinekin jo daitezkeenak, esaterako, silifonoa edo txirula hirugarren zikloan.




Hona hemen horietako hiru abesti:


ZAZPI JAUZIAK (txori txikia)

Txori txikia negarrez ari da
txio txioka amari deika (BIS)
Goizean goiz kabitik ihes egin du
iluntzean basoan galdu zaigu




ZAPATAIN DANTZA

Zapa zapa zapatalari
ene Joxe Mari
zapatak konpontzen ari da
kolpeka kantari.
Joxe Mari zapatalari
kantari alaia,
esku batean mailua du
bestean porroia.
Kolpe, kolpe, kolpeka
josi eta josi
josi eta josi.
Kolpe, kolpe, kolpeka
josi eta josirik zapatak.
Haria hartu argizaria
orratzan zatz!
korapilo bat, korapilo bat!



BUHAMEAK 

Buhamiek badakie trinku trankun egiten
Oiloño bat ebats eta altzo pean gordatzen

Ai urdea ai urdea
Urde urde handia
Ai urdea ai urdea
Urde buhame handia

Buhameak erosi du lau sosetan ogia
Lagunari saldu dio bost sosetan erdia

Ai urdea ai urdea
Urde urde handia
Ai urdea ai urdea
Urde buhame handia

                                     




jueves, 5 de noviembre de 2015

Hona hemen Euskal herrian oso tipikoak diren beste bi dantza. Dantza hauek umeentzako oso errazak dira eta korruan egiten dira.

1. ZAZPI JAUZIAK






Bi pauso bakarrik erabiltzen ditugu:     


- Erdizka: 1, 2, 3, itxi.

- Jauzi: 1, itxi, 2, itxi.


KOREOGRAFIA:

Beti berdina, jauzi kopurua gehitzen doa:

- Erdizka lauetan (erdizka 4 aldiz)

- Jauzi

- Erdizka

- Jauzi

- Erdizka

- Saltoa(k) (1, 2, 3, 4, 5, 6 eta 7)

- DENA ZAZPI ALDIZ ERREPIKATU


2. ZAPATAIN DANTZA




Lapurdiko dantza jokoa da. Dantza erraz honetan zapatarien lana antzezten da.

Ondo bereizitako zati bi ditu dantza honek, bata jauzien pausuz osatutakoa eta bestea, zapatariak bere lanean egiten dituen mugimendu ezberdinen antzezpenaz osatua: orratza begiratu, josi, iltzatu...

Beraz, dantza hau jolas dantzen nahiz lanbide dantzen artean sailka dezakegu.


BIDEOA 



jueves, 29 de octubre de 2015



Hasteko, sarreran aipatu dudan moduan, psikomotrizitatea lantzeko zenbait dantza aurkeztuko dizkizuet.
Gaur, hasteko lehenengo zikloko bi dantza erraz eta tipiko dakartzat. 

Hona hemen lehenengo dantza, gehienok ezagutzen dugun umeentzako dantza erreza eta dibertigarria, hain zuzen:

ESKU DANTZA

  • Baztango irri-dantza bat da.
  • Binaka eta aurrez-aurre jarritako esku-jolas dantza bat da.
  • Musika lasai hasten da eta pixkanaka azkartzen doa.




Gaurko bigarren dantza hau da:

 TXULALAI

Borobilean elkarri helduta egiten da dantza hau, neska-mutil, neska-mutil...
Dantza honen koreografia honako hau da:


  • Kalejiran eskubi aldera.
  • Kalejiran ezker aldera.
  • Eskubiko hanka gora, baita bi besoak ere.
  • Ondoren ezkerreko hanka atzera eta besoak behera.
  • Neskak eskubi aldera eta mutilak ezkerrera hasiko dira ipurdiaz elkarri jotzen (16 ipurdiko).