Astekaria

2015/10/13 

Gaur IKT izan dugun lehenengo eguna izan da, eta hortaz lehenengo irakasleak, irakasgaiaren aurkezpena egin du. 

Hasteko bakoitzak, bere ikasle-fitxa egin behar izan du, datu pertsonalak eta argazki bat jarriz. 


Ondoren, galdera batzuk erantzun behar izan ditugu, IKTekin zer ikusia duten gaien inguruan. Galdera hauek binaka edo hirunaka erantzun behar izan ditugu, eta gero denon artean komentatu ditugu.



Uste dut irakasgai hau orokoarrean nahiko interesgarria izango dela, izan ere, IKT-en inguruko gauza asko ikasiko ditugu eta horiek ikastea gaur egungo gizartean eta hezkuntzan oso erabilgarriak izan daitezke.         





2015/10/20



Gaur klase praktikoan gure bloga zabaldu dugu. Lehenengo, hezkuntzaren eta IKT-en inguruko gaiak pentsatu behar izan ditugu eta gero bat aukeratu, blog-a sortzeko. 


Nik gai moduan Euskal dantzak aukeratu ditut, Euskal kulturaren parte baitira eta hura umeei erakustea interesgarria izan daitekela uste dut. Gainera, haurren psikomotrizitatea garatzeko edo lantzeko baliogarria izan daiteke.

Hasteko blog-aren izena eta fondoa aukeratu behar izan ditugu. Ondoren gure blog-aren sarrera idatzi dugu eta hura apaindu. 


Gainera, blog-ean zenbait gadget jartzen ikasi dugu, adibidez, erloju bat (clock link programa erabiliz), orrialde desberdinak, etiketak, estekak...


Klase hau nahiko interesgarria izan da. Nire aburuz, blog bat sortzen ikastea nahiko erabilgarria izan daiteke, izan ere, unibertsitateko hainbat lan egiteko baliogarria izan daiteke eta baita, etorkizunean irakasle izango garenean ere.




2015/10/27



Gaur bloga editatzen jarraitu dugu.

Lehenengo goiko burua zelan aldatu ikasi du, bai kolorea aldatzea bai argazki bat jartzea. Goiko buru horretan argazkia jartzeko beharrezkoa da argazka editatzea eta horretarako Microsoft Office picture manager programa zelan erabili irakatsi digu. Horretaz gain, Bloga apaintzen (letra aldatzen, kolorea aldatzen...) ikasi dugu eta baita diseinua aldatzen ere. Horretarako plantilla barruan sartu behar gara eta pertsonalizatu jartzen duen lekuan klikatu.
Ondoren zenbait sarrera berri sortu ditugu:
  1. Lehenenengoan, bideo bat jarri dugu baina sarrera bat zabaltzena goian dagoen bideoaren ikurra klikatu dugu eta YouTube-tik igo dugu.
  2. Bigarrenean beste bideo bat igo dugu, baina oraingo honetan, YouTube-n sartu behar izan gara eta bideo bat aukeratu. Orduan, bertan bideoaren azpian partekatu eta bertan insertar klikatu dugu eta bertan agertu den esteka kopiatu dugu. Azkenik, bideoa sarreran jartzeko, sarreretan agertzen den HTML sakatu eta bertan bideoaren esteka kopiatu dugu.
  3. Hirugarren kasuan aurrekoan bezala egin dugu, baina oraingo honeta bideoa YouTube-tik igo beharrean Vimeo-tik hartu dugu bideoa. Gainera, vimeo orriaren link-a jarri dugu blog-ean, vimeon sakatzean zuzenean vimeon sartzeko.
Gaurko bigarren klase praktikoan, egin behar dugun taldeko lanerako taldeka sortu ditugu. Lehenengo irakasleak azalpen batzuk eman ditu. Ondoren, talde lanetan sortutako arazoen inguruan hausnartzeko, egoera batzuk irakurri eta banaka galdera batzuk erantzun behar izan ditugu, gero gure taldearekin komentatzeko. Azkenik, taldean bildu eta talde fitxa bat bete dugu, taldekideen izenak, taldearen izena, taldekide bakoitzaren rolak, eta taldearen arauak zehaztu ditugu; gero taula batean biltzeko. Hau bukatu ostean, gainontzeko klase praktikoetan bezala, astekaria idazten joateko denbora izan dugu amaieran.


2015/11/10

Gaur IKTko lehenengo saio praktikoan, askotan erabiltzen dugun word programak eskaintzen dituen erabilera gehiago ikasi ditugu. Horien artean, iruzkinak jartzea, zerrendak egitea eta horren elementuak jartzea maila desberdinetan, portadak egiten... Gero hori praktikan jartzera jo dugu. Horretarako, binaka dokumentu bat editatu behar izan dugu. Dokumentu horretan, informazio bat zetorren eta ariketa horretan Word dokumentua editatu behar izan dugu, zenbait elementu sartuz (portada, iruzkin bat, aurkibidea, testua justifikatzea...). Gero lan hori egela-ra igo behar izan dugu.


Gaurko bigarren saio praktikoan, egin behar dugun talde lanean zentratu gara. Hasteko, site bat osatu behar izan dugu eta hura erabiltzeko zenbait argibide eman digu andereñoak. Gainera, bertan lau orrialde zabaldu ditugu: aktak igotzekoa, ematekoak, materiala eta lanaren aurkezpena. Gero aurreko eguneko talde fitxa amaitu dugu, sortutako web orrialdearen esteka jarriz, eta egelara igo behar izan dugu.



Azkenik, talde lana egiten jarraitu dugu. Lehenengo egoeraren azterketari burzko mapa kontzeptual bat egin behar izan dugu. Hau mindomo programa erabiliz egin dugu. Azkenik egun honetan egindakoa akta baten bildu dugu.



2015/11/17

Gaur talde lana egiten jarraitu dugu, bai lehenengo saioan bai bigarrenean. 


Lehenengo saio praktikoan, hasteko egoeraren azterketari buruzko mapa kontzeptuala, sites-era igo dugu. 

Horren ostean, egin beharreko lanaren kronograma bat egiten hasi gara, lana zelan egin eta egun bakoitzean zer egin antolatzeko. 


Bigarren saioan, lehen aipatu dudan moduan talde lanarekin jarraitu dugu. Oraingoan, e-gelako ikasle gidan dauden dokumentu batzuetaz balaituz, gaitasun digitalari buruzko mapa kontzeptuala egiten hasi gara. Kontzeptuen mapa hau, mindomo programa erabiliz egin dugu. 

Ondoren, delicious programa erabiltzen ikasi dugu. Hau, web orrialdeen estekak kudeatzeko zerbitzua edo programa da. Hasteko gure kontua sortu behar izan dugu programa horretan. Gero gaitasun digtalari buruzko informazioa bilatu behar izan dugu, eta interesgarriak izan zaizkigun web orrialdeak Deliciousen sartu ditugu. 
Azkenik egindakoa akta baten bildu dugu. 


2015/11/24


Gaur ere talde lanean aritu gara. Gure lehenengo zeregina, bakoitzak sites-ean bere delicious-aren esteka txertatzea izan da. Ondoren, etxean bilatu ditugun webgune interesgarrietako batekin bete genuen taula, sites-era igo dugu. Webgune horiek sarean gaitasun digitala lantzeko dagoen materialaren ingurukoak izan behar ziren.

Hau eginda, 5.8 atala egiten hasi gara. Bertan, egoeraren birdefinizioa egin behar izan dugu, proiektua jorratuko dugun testuingurua (ikastetxea, ingurua eta ikasgela) azalduz. 

Azkenik unitate didaktikoa lantzen hasi gara, egingo duguna antolatzen hasiz, eta gaia, helburuak, edukiak, ariketak.. zehaztuz.


2015/12/01

Modulu astea izan denez ez dugu saio arrunta izan.

2015/12/08

Zubia izan denez ez dugu klaserik izan.

2015/12/15

Gaurko lehenengo saioan hiru taldek modulu lana aurkeztu egin dugu, eta IKTko proiektua amitzeko aukera izan dugu azken minutuetan.
Azkenengo saioan IKT-ko proiektuaren aurkezpenak egin ditugu. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario