sábado, 19 de diciembre de 2015

 
Aste honetan dantza berri bat usten dizuet, gazte eta helduok egin ditzakezuen dantza dibertigarri bat hain zuzen. Dantza hau pitx (alunelul) izena du.

PITX

Borobilean elkarri helduta egiten da. Denok ezkerrerantz hasiko gara, ezkerreko oinaz. 

KOREOGRAFIA:

- Zabaldu, itxi, zabaldu, itxi, zabaldu eta 2 jo eskuinaz, ondoren eskuinerantz (2 aldiz).
- Ezkerrera, zabaldu, itxi, zabaldu eta jo eskuinaz, berdina eskuinera ( 2 aldiz).
- 1 ezkerrera, 1 eskubira , 1 ezkerrera, 2 jo eskuinaz. 1 eskubira, 1 ezkerrera, 1 eskubira, 2 jo ezkerraz (azkartzen joango da dantza).
- BERRIRO DENA.  



lunes, 7 de diciembre de 2015

Euskal dantzak psikomotrizitatea lantzeko eta musika lantzeko balio duten arren, Euskal Herriko ondare kulturalaren zati dira, hauek, kultura eta folklorearen osagai garrantzitsuak izanik. Herri, eskualde edo lurralde batetik bestera dantzak aldatu egiten dira, baita esanahia eta dantza egiteko modua ere (jantziak, partaideak...). Dantza batzuk oso zaharrak dira, ia betidanik egin dira Euskal Herrian, baina badaude antzinako dantzen bertsio eraberrituak ere.
Hauek gure kulturaren zati direnez, ondo dago gure haurrek horien inguruan zerbait bereganatzea.

Hona hemen Euskal dantzen inguruko informazioa eta hitza pasa jolasa 3. zikloko umeekin lantzeko erabilgarria izan daitekeena.






martes, 1 de diciembre de 2015

Euskal dantzen inguruko albisteak



Hona hemen Euskal dantzen inguruko albiste guztiak agertarazten dituen web orrialdea. Hemen, azkenengo dantza ekitaldi, gertakizun, dantza taldeen berriak... ikusteko aukera izango duzue. Hortaz dantza emanaldien berri izanda horiek ikusteko aukera izango duzue, bai gazte eta helduok ere.



jueves, 26 de noviembre de 2015

Gaurko sarrera honetan euskal dantza batzuen ABESTIAK eta horien partiturak igoko dizkizuet. Hauek musika klaseetan lantzeko erabilgarriak izan daitezke. Alde batetik, abestiak agertzen dira haurrek kantatzeko, eta bestetik, partiturak agertzen dira musika tresna desberdinekin jo daitezkeenak, esaterako, silifonoa edo txirula hirugarren zikloan.




Hona hemen horietako hiru abesti:


ZAZPI JAUZIAK (txori txikia)

Txori txikia negarrez ari da
txio txioka amari deika (BIS)
Goizean goiz kabitik ihes egin du
iluntzean basoan galdu zaigu




ZAPATAIN DANTZA

Zapa zapa zapatalari
ene Joxe Mari
zapatak konpontzen ari da
kolpeka kantari.
Joxe Mari zapatalari
kantari alaia,
esku batean mailua du
bestean porroia.
Kolpe, kolpe, kolpeka
josi eta josi
josi eta josi.
Kolpe, kolpe, kolpeka
josi eta josirik zapatak.
Haria hartu argizaria
orratzan zatz!
korapilo bat, korapilo bat!



BUHAMEAK 

Buhamiek badakie trinku trankun egiten
Oiloño bat ebats eta altzo pean gordatzen

Ai urdea ai urdea
Urde urde handia
Ai urdea ai urdea
Urde buhame handia

Buhameak erosi du lau sosetan ogia
Lagunari saldu dio bost sosetan erdia

Ai urdea ai urdea
Urde urde handia
Ai urdea ai urdea
Urde buhame handia

                                     




martes, 17 de noviembre de 2015

 Gaur amaitzeko HIRUGARREN ZIKLOAN lantzeko bi dantza eskainiko dizkizuet: polka pik eta txapelua polka.


POLKA PIK

Dantza hau binaka egiten da, neska mutil, biak elkarri helduta. 
Dantzak bi zati ditu. Lehenengo zatian takoi, punta eta aurrera egiten da denbora osoan bideoan ikusiko duzuen moduan. Dantzaren bigarren zatian, buletak ematen dira.





POLKA TXAPELUA



miércoles, 11 de noviembre de 2015


Gaur BIGARREN ZIKLOAN egiteko bi dantza berri dakartzat, lehenengoak buhameak izena dauka eta bigarrenak San petrike.

BUHAMEAK

Iparraldeko dantza da. Oinarri bezala jauzietako pausoak ditu eta gero jolasteko aukera ematen duen dantza da.
 Hau ere korroan dantzatzen da, bideoan dantza zelakoa den ikusteko aukera izango duzu.



SAN PETRIKE


Joko klasiko antzekoa da, bertan mugimenduak edo dantza moldeak errepikatuz doazen einean berriak gehitzen zaizkio, azkenean mugimendu guztiak elkartzean amaitzen delarik.
Koreografia bitan banatzen da: lehenbiziko zatia dantzatua da, aldiz bigarrena gorputzaren atal ezberdinekin lurzorua ukitzen den jolas modukoa da (oinak, hatzak, belaunak, ukalondoak, belarriak, ipurdia...), azkenean dantza itzulipurdi batez bukatzen delarik


jueves, 5 de noviembre de 2015

Hona hemen Euskal herrian oso tipikoak diren beste bi dantza. Dantza hauek umeentzako oso errazak dira eta korruan egiten dira.

1. ZAZPI JAUZIAK






Bi pauso bakarrik erabiltzen ditugu:     


- Erdizka: 1, 2, 3, itxi.

- Jauzi: 1, itxi, 2, itxi.


KOREOGRAFIA:

Beti berdina, jauzi kopurua gehitzen doa:

- Erdizka lauetan (erdizka 4 aldiz)

- Jauzi

- Erdizka

- Jauzi

- Erdizka

- Saltoa(k) (1, 2, 3, 4, 5, 6 eta 7)

- DENA ZAZPI ALDIZ ERREPIKATU


2. ZAPATAIN DANTZA




Lapurdiko dantza jokoa da. Dantza erraz honetan zapatarien lana antzezten da.

Ondo bereizitako zati bi ditu dantza honek, bata jauzien pausuz osatutakoa eta bestea, zapatariak bere lanean egiten dituen mugimendu ezberdinen antzezpenaz osatua: orratza begiratu, josi, iltzatu...

Beraz, dantza hau jolas dantzen nahiz lanbide dantzen artean sailka dezakegu.


BIDEOA